Ikusmen-urritasunak beste zenbait asaldura fisiko ekartzen ditu berarekin:
· Ikusmen urrikoaren gorputzaren lerrokadura oker egon ohi da eta honek moldatzeko arazoak eragiten dizkio.
· Lerrokadura oker dutenek muskulu eta muskulu-talde batzuetan arazoak dituzte.
· Oreka eta koordinazio-arazoak izaten dituzte, eta ibilera ere berezia izaten da.
· Lerrokadura, mugikortasun, oreka, koordinazio eta ibilerako arazoak nabariagoak dira jaiotzatik itsu direnean, ondoren itsututakoen eta ikusmen-urritasun partziala dutenen artean baino.
· Jarduera fisikoa egiten duten pertsonekin eginiko ikerketek ariketa fisiko erregularrak arazo hauek guztiak arintzen dituela frogatu dute.
Ariketa fisikoa egin ahal izateko laguntzarik garrantzitsuenak soinudun seinaleak edota ukipen-seinaleak, eta ondoan joaten diren laguntzaileak dira.
Ariketa espezifikoetan GOAL-BALL -a aipatu beharra dago
lunes, 28 de mayo de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario