viernes, 4 de mayo de 2007

ITSUEN GAITASUNAK

Ikuspuntu psikologikotik aztertuta, badira desberdintasunak ikusle eta itsuen gaitasunetan, entzumenaren eta ukimenaren bidez informazioa jaso eta biltzeko garaian. Itsuak informazioa bildu, jaso eta oroimenean gordetzeko duen gaitasuna eguneroko praktikari esker hobetzen dute. Gai honi buruzko ikerketek frogatu dute itsuek ikusleek baino hobeto egiten dituztela eginkizun batzuk. Adibidez, ukimenaren bidez zenbait forma konplexu berrezagutu dezakete. Arrazoia: informazio hori oroimenean gordetzeko esplorazio teknika egokiagoak eta hobeagoak erabiltzen dituztela. Adibide egokiena Braille-an dugu.
Horrez gain, itsuek erraztasun eta zehaztasun handiagoa izaten dute objektuek emititzen duten soinuen arabera non dauden jakiteko. Gaitasun honi trabaren zentsua edo ikusmen faziala deritzogu. Itsu batek ezagutzen ez duen toki batean bere ibilaldia nola eteten duen, ate edo harresi baten aurrean traba hori hor dagoela esaten dion inongo adierazgarririk gabe. Maila honetan egin diren ikerketak erakutsi dute traben pertzepzio ez bisuala egiten dela entzumenaren bidez. Soinua objektu batekin jotzean, forma desberdinez hautematen da; itsu batek soinu hori espazio irekian entzutean, beste modu batez hautemango luke. Gaitasun honek praktika eskatzen du eta ikusleengan edo itsu gelditu direnekin entrenatu daiteke ere.

No hay comentarios: