jueves, 31 de mayo de 2007

LAU IZKINAK

JOKALARI KOPURUA: 10-15 inguru

LEKUA: Kantxa batean (edo espazio bera duen edozein leku lau)

MATERIALA: Koltsonetak eta uztailak

NORI ZUZENDUA: Itsu eta ikusmen-urritasuna dutenentzat (bestela begiak zapi batekin estali)
HELBURUA: Zentzumena eta abilezia landu

ALDAERA: Eremua handitu eta txikitu daiteke

DESKRIBAPENA: Uztailak izkinak izango dira. Hasieran, jokalari bakoitza uztail baten barruan kokatuko da. Itsuak izkina batetik bestera mugitzeko, koltsoneta bat izango du uztail batetik bestera(era honetan itsuak ez dira bidetik irtengo). Gelditzen dena, koltsonetak itzi egiten duten eremu barruan egongo da eta "ba" esaten duen bakoitzean, izkinetakoak lekuz aldatu beharko dira, bera izkina bat hartzen duelarik. Hau gertatzean, izkina gabe gelditu dena izango da geratzen dena.

Ondoren agertzen den orrialdean, ezindu umeekin jolasteko hainbat jolas aurkituko dituzue: http://html.rincondelvago.com/juegos_6.html

lunes, 28 de mayo de 2007

ARIKETA FISIKOEN GARRANTZIA

Ikusmen-urritasunak beste zenbait asaldura fisiko ekartzen ditu berarekin:
· Ikusmen urrikoaren gorputzaren lerrokadura oker egon ohi da eta honek moldatzeko arazoak eragiten dizkio.
· Lerrokadura oker dutenek muskulu eta muskulu-talde batzuetan arazoak dituzte.
· Oreka eta koordinazio-arazoak izaten dituzte, eta ibilera ere berezia izaten da.
· Lerrokadura, mugikortasun, oreka, koordinazio eta ibilerako arazoak nabariagoak dira jaiotzatik itsu direnean, ondoren itsututakoen eta ikusmen-urritasun partziala dutenen artean baino.
· Jarduera fisikoa egiten duten pertsonekin eginiko ikerketek ariketa fisiko erregularrak arazo hauek guztiak arintzen dituela frogatu dute.
Ariketa fisikoa egin ahal izateko laguntzarik garrantzitsuenak soinudun seinaleak edota ukipen-seinaleak, eta ondoan joaten diren laguntzaileak dira.
Ariketa espezifikoetan GOAL-BALL -a aipatu beharra dago

jueves, 10 de mayo de 2007

IKUSMEN URRITASUN MAILAK

Ikusmen urritasunaren barnean, maila edo tipo ezberdinak aurkitu daitezke:

1. Bere gain hartzen duen urritasuna:
1.1. Ikasle itsuak
1.2. 0.3 edo gutxiagoko begi zorroztasuna dutenak
1.3. Ikusmen eredua %10 baino gutxiago dutenak

2. Ikusteko urritasun moderatua:
2.1. 0.3 - 0.12 bitarteko urrutiko begi-zorroztasuna duten ikasleak

3. Ikusteko urritasun larria:
3.1. 0.11 - 0.06 bitarteko urrutiko begi-zorroztasuna duten ikasleak

4. Ikusteko urritasun sakona:
4.1. 0.06 - 0.02 bitarteko urrutiko begi-zorroztasuna duten ikasleak

5. Itsutasuna:
5.1. Batere ikusten ez duten ikasleak

viernes, 4 de mayo de 2007

ITSUEN GAITASUNAK

Ikuspuntu psikologikotik aztertuta, badira desberdintasunak ikusle eta itsuen gaitasunetan, entzumenaren eta ukimenaren bidez informazioa jaso eta biltzeko garaian. Itsuak informazioa bildu, jaso eta oroimenean gordetzeko duen gaitasuna eguneroko praktikari esker hobetzen dute. Gai honi buruzko ikerketek frogatu dute itsuek ikusleek baino hobeto egiten dituztela eginkizun batzuk. Adibidez, ukimenaren bidez zenbait forma konplexu berrezagutu dezakete. Arrazoia: informazio hori oroimenean gordetzeko esplorazio teknika egokiagoak eta hobeagoak erabiltzen dituztela. Adibide egokiena Braille-an dugu.
Horrez gain, itsuek erraztasun eta zehaztasun handiagoa izaten dute objektuek emititzen duten soinuen arabera non dauden jakiteko. Gaitasun honi trabaren zentsua edo ikusmen faziala deritzogu. Itsu batek ezagutzen ez duen toki batean bere ibilaldia nola eteten duen, ate edo harresi baten aurrean traba hori hor dagoela esaten dion inongo adierazgarririk gabe. Maila honetan egin diren ikerketak erakutsi dute traben pertzepzio ez bisuala egiten dela entzumenaren bidez. Soinua objektu batekin jotzean, forma desberdinez hautematen da; itsu batek soinu hori espazio irekian entzutean, beste modu batez hautemango luke. Gaitasun honek praktika eskatzen du eta ikusleengan edo itsu gelditu direnekin entrenatu daiteke ere.

IKUTZE AKTIBOA

Ukimen aktiboa informazioa aktiboki bilatzen duen zentsu sistema da. Mundua ezagutzeko tresna baliagarria. Testuinguru teoriko honetan, ukimena, ikusmenik ez badago mundua ezagutzeko ezinbestekoa bihurtuko da.

jueves, 26 de abril de 2007

ESPAZIOA

Beti pentsatu izan da espazioaren ezagutza ezinezkoa dela ikusten ez bada. Hala ere, itsuek egunero egiten dituzten ekintzak aztertzen baditugu, ezingo dugu esan espazioaren ezagutzarik ez dutenik. Itsuek, baita inoiz ikusi dutenak ere, espazioaren biraketa formak mentalki irudikatu ditzakete, bere gorputz eskema erreferentziatzat hartuta. Honetarako gorputzaren ardatz horizontal edo bertikala har dezakete orientabide gisa edo bestela gorputzaren zati edo atal bat, adibidez: eskua edo besoa. Hala ere ezin da ukan ikusmenak biraketa mentalerako oso lagungarria dela, horregatik, berankorrek jaiotzakoek baino arazo gutxiago dutela eginkizun hauek egiterakoan. Beraz, komenigarria da, haur itsuengan gorputz eskema ahalik eta gehien lantzea.