martes, 27 de marzo de 2007

BRAILLE SISTEMA

Braille sistema, 1825. urtean Louis Braille-k asmatu zuen erliebean jarritako puntu sistema bat da. Hau da, hizki arruntak bezain baliagarria den tresna bat, itsuei irakurri, idatzi, konposatu edota informatikan jarduteko aukera ematen diena.
Baina Braille sistema, gauza denen gainetik, alfabetoa da. Ez da hizkuntza bat, ezta kode sekretu bat ere.
Berari esker hizki eta puntuazio zeinu guztiak, zenbakiak, grafia zientifikoa, zeinu matematikoak, musika....aurkeztu edo adierazi daitezke.
6 puntu dituen eta logikan oinarritzen den sistema da. 6 puntu hauetatik 63 konbinazio ezberdin lortzen dira, eta puntu baten presentziak edo honen faltak, zein hizkiaz ari garen adierazten digu.

No hay comentarios: