Guztiok dakigu atal honek duen garrantzia bai ikusmen urritasuneko kasuetan eta baita beste kasu askotan ere. Hori dela eta, orain dela urte batzuk semaforoak eta bestelakoak egokitzen hasi ziren baina gure eguneroko ibilbideetan arreta jarriz gero, errez konturatu gaitezke egokitzapen hauek oso murritzak direla, hau da, oso semaforo gutxi moldatu dituztela ikusmen urritasuneko pertsonentzat, edo oso espaloi eta eskailera gutxi aldatu dituztela mugimendu urritasuneko pertsonentzat.
Dena dela, hauek ez dira egin beharreko egokitzapen bakarrak. Ikusmen urritasuneko pertsonentzat, alfabeto berezia sortu izan da, Braille izenekoa hain zuzen ere. Honi esker, liburuak ere moldatuak izan dira, irakurketa ahalbideratuz. Hala eta guztiz ere, liburu asko, Braille-n idatzi beharrean zinta edo CD baten grabatzen dituzte, entzumena garatuz.
Guzti hauetaz gain, , beste material asko ere egokituz jaon dira, esate baterako bideoak, "audio descripción" edo "audesc" metodoa erabiliz. Metodo honekin, filmeko eskenak edo pertsonaiak deskribatu egiten dira, ikusten ez dena, irudimena erabiliz, "ikusi" ahal izateko.
Edo baloiak futbolera jolasteko. Hauen barruan, kaskabel antzeko batzuk sartzen dituzte eta mugimenduan daudenean zarata egiten dute.
lunes, 9 de abril de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario